<VOEMY ARTE
ETA ARGAZKI-FAKTORIA
BAT DA,
KALITATEZKO ZIGILUA
ETA BEREIZKETA ARTISTIKOA
BILATZEN DUTEN EZ-OHIKO
PROIEKTU PERTSONALIZATUAK
GARATZEN DITUENA.>

<VOEMY OHIKO AGENTZIA
ETA ARGAZKILARITZA ESTUDIOA
BAINO URRUNAGO DOA.
SORKUNTZA ESPAZIOAREN
ETA IDEIEN TAILER BAT
DA NON EDOZEIN GAI EDO
PROPOSAMEN VOEMY-K,
LEHENENGO MOMENTUTIK,
KONPROMISO PERTSONAL
ETA TALDE-LANAREKIN
ERANTZUTEN DUEN
ERRONKA BIHURTZEN BAITA.>
<VOEMY ETORRI HANDIKO
KONTZEPTUA DA,
SORTZEKO DESIOA ETA
BEHARRAREN ONDORIOZ
JAIOTAKOA.
EDERTASUNA, SENTIBERATASUNA
ETA ARTEAREN SORKUNTZAREN
EMAKUMEZKO ALDEA ADIERAZTEN DU.
BEGIRADA GOGORARAZLE
ETA POETIKOA IRUDIKATZEN DU>
<HAGIN BASO BATEKO
BIHOTZETIK NABIL.
LAINO LODI BATEK METRO
BATZUETARA DAGOENA IKUSTEA
GALARAZTEN DIT.
BEGIAK ITXI ETA BAKARRIK
EZ NAGOELA SENTITZEN DUT.
INGURATZEN NAUEN BIZI-ARNASAK
ENERGIA NIRE BEGIEK
IKUSTEN ZUTENA BAINO
ASKOZ ERE HANDIAGOA
DELA SENTIARAZTEN DIT.
BASOAREKIN BATERA,
MUNDUAREKIN BATERA
JARIATZEN NAGOELAZ
KONTURATZEN NAIZ.
NIRE BARRUAN BIZI
DEN UNIBERTSOA AZALTZEKO
ERRAIETAKO BEHARRA SENTITZEN DUT.
ARGAZKIAK EMEKI HAZTEN DIRA
ETA NORBERAREN BARNEKO ATEA
ZABALTZEN DUTE.
BESTE ALDEAN DAGOENA ETA,
ERA BEREAN, AURREAN NOR
DAGOEN ISLATZEN DUEN KRISTAL
BATEN MODUKOAK DIRA.
IRUDI BAKOITZA OBJEKTU
BAKARRENERAKO ERALDATZEAREN
AURREIKUSTEA DA.
SINBOLISMOZ BETERIKO ERRITUAL
BATEN ZATIA DA.
LANA BERRIZTATU EGITEN
DA ETA NORBEREKIKO
KONTZIENTZIA HARTZEN DU.
ERROA ETA AMAIERA GAUZA
BAKAR BATEAN GURUTZATZEN DIRA.
ZIRKULUA IXTEN DA.>
< ..."CUADERNOS DE AFRICA"-N,
MIQUEL BARCELOK BIZITZA
NAHIKOA EZ DELAKO
MARGOTZEN DUGULA
IDAZTEN DU. SANTI
AYUSOREN LANA DEFINITZEKO
MALLORCAKO MARGOLARI
HONEN ESALDIA GUSTATZEN ZAIT.
EGUZKIA IRTETEN DENEAN
BIZKARRA EMATEN DIOTEN
ARGAZKILARIAK DAUDE,
ARGIZAGI ERREGEAK
ITSUTUKO DITUEN BELDURREZ,
BEGIRATU BAINA IKUSI EZ
DUENAREN ITSUTASUN
HANDIAGORIK EZ DAGOELA
KONTURATU BARIK.
BESTE BATZUEK, GUTXIENETARIKOEK,
EGUZKIARI ZUZENEAN
BEGIRATZEAK ARRISKUAK
DAKARTZALA BADAKITE,
BAINA ARRISKURIK GABEKO
BIZITZAK EZERTARAKO EZ
DUELA BALIO ERE BAI.
NORBERAREN ITZALA BEHATU
ETA IKERTZEAREN BEHARRA DAGO,
ETA HAU ABIAPUNTUTZAT HARTUTA
DISKURTSO BAT ERAIKI,
BARRUTIK KANPORA DOANA.
CARLOS CANOVAS ARGAZKILARIAK
SANTIREN ARGAZKIAK BARRUKO "FLASAZO"
MODUKOEN ONDORIOZ
SORTZEN DIRELA ESAN DU;
HAUEN LEGEAK INORK EZIN
DITZAKEELA MANEIATU ETA SARRITAN
ZERBAITEN EDO NORBAITEN
ARLO EDO ARGI "ADIERAZGARRIAREN"
GARAIEI DAGOZKIOLA...>

SERGIO HERNAEZ
VOEMY-N IDEIAK ETA
PROPOSAMENAK ERA
PERTSONALIZATUAN
GARATZEN DIRA,
PROIEKTUEI,
ARGAZKILARITZAREN BITARTEZ,
NORTASUN ARTISTIKOA
EMATEKO.
VOEMY-K,
GAINERA, ERABERRITZE
ETA ESPERIMENTAZIO
ESPIRITU HANDIA DAUKA.
HORI DELA ETA, ARTE IKERKETA LANA
EGITEN DEN ETA HIZKUNTZ BERRIAK
ESPLORATZEN DIREN SORTZE
LABORATEGIA BADAUKA.
GUZTI HONEK GURE PROIEKTUAK
BERRIZTATZEA ETA HOBETZEA DU
HELBURU.
ESPAZIOAK, GUNE FUNTZIONAL
BEZALA ULERTUTA,
ARTE-LANAREKIN ELKARRERAGITEN
DU ETA LANAREN ZATI
BIHURTZEN DA,
HASIERAKO IZAERA GALDU BARIK BAINA
DIMENTSIO BERRI BAT BEREGANATUZ,
BAI MAILA ESTETIKOAN ZEIN KONTZEPTUALEAN.
PROIEKTUAK APAINGARRI SOILIK IZATERA EZ DIRA
MUGATZEN, ETA ESPAZIOARI NORTASUNA ETA BEREZKO
BIZITZA EMATEN SAIATZEN DIRA.
TOKI BAKOITZA ERRONKA BAT DA BAINA BAITA AUKERA
APARTA ERE. ESPAZIO BATEKO ESKU-HARTZEA
BALDINTZATZEN DUEN MUGARIK EZ DAGO.
VOEMY EDOZEIN PROPOSAMENARI IREKITA DAGO ETA HASIERATIK
TARTEAN SARTZEN DA GIZA ZEIN ARTE MAILAN.
VOEMY-K, BESTEREN ARTEAN, EREMU HAUETAN JARDUTEN DU:
ENPRESA BATEN IRUDIRAKO ERAKUSLEIHOA IZANDA,
BESTEEN GAINETIK NABARMENTZERA ERAMANGO DUTEN ETA
PROTAGONISMO HANDIAGOA IZATEN LAGUNDUKO DUTEN
ELEMENTU BEREIZGARRIAK IZATEA FUNTSEZKOA DA TOPAGUNE
HAUETAN.
ETXEAK, TXALETAK ETA GIRO
ARTISTIKO ESKLUSIBOA BILATZEN DUEN EDOZEIN ETXEBIZITZA,
BEREZKO ESPAZIOAREN INTERPRETAZIOA EGINDA ETA
SPAZIOARI BERARI EMAN NAHI ZAION NORTASUNA ARDATZA
IZANIK.
ENPRESA MOTA ETA HAUEN JARDUERA
ALBO BATERA UTZITA, BEREN INSTALAZIOEN IRUDIA ERA
PERTSONALIZATUAN ETA BEREIZGARRI BATEAN HOBETU NAHI
DUTEN ENPRESAK.
INSTITUZIOAK, ERAKUNDE
PUBLIKO ZEIN PRIBATUAK, ETA BAITA ESPAZIO ARKITEKTONIKO
BAT SUSPERTU NAHI DUTEN ARKITEKTURA ESTUDIOAK ERE,
MODU ORIGINAL ETA EZBERDIN BATEAN, ARGAZKILARITZAREN
BITARTEZ, NORTASUNAZ HORNITUZ.
AZALERA HANDIKO GUNEAK, HOTELAK, JATETXEAK EDOTA IRUDI TXEPELA
ATZEAN UTZI ETA NORTASUN GIROA ETA BEREZKO ESTILOA SORTU
NAHI DUEN EDOZEIN MERKATARITZA-LOKALA ERE.
VOEMY-K
ARTISTENTZAKO, GALERIETARAKO,
MUSEOETARAKO ETA MOTA
GUZTIETAKO ARTE-LANAK
DOKUMENTATU NAHI DITUEN
EDOZEIN ERAKUNDETARAKO
ARGAZKI-ERREPRODUKZIO
LANAK EGITEN DITU;
ARTE-LAN HAUEK MARGOAK, ESKULTURAK,
"PERFORMANCE"-AK EDOTA ARTE
ESZENIKOEN IRUDIKAPENAK
IZAN DAITEKEELARIK
ARTE-LAN HAUEK MARGOAK, ESKULTURAK,
"PERFORMANCE"-AK EDOTA ARTE
ESZENIKOEN IRUDIKAPENAK IZAN
DAITEKEELARIK.
ARTE-ARGAZKILARITZA OBRA BATEN
BALIOA INDARGABETZEN DUTEN
GUZTIZ BIZIGABEKO IRUDIETARA
EZIN DAITEKE MUGATU.
VOEMY-N ERREPRODUKZIO SOIL BAT
BAINO GEHIAGO LORTZEKO
PARTE-HARTZE PERTSONALA ESKAINTZEN DA.
LANAREN ZENTZUA ETA MAMIA
GORAIPATZEN DUTEN HIZKUNTZA
ETA IKUSPEGIA ERABILTZEN DIRA,
BALIO ARTISTIKO HANDIAGOA ERANTSIZ
ARTEA ARTEAN DA.
VOEMY IKUSI ETA KONTATZEKO
ERA BERRIEKIN ERREPORTAJEAK
EGINEZ ARGAZKI-KAZETARITZA
KONTZEPTUA ZABALDU NAHI
DUEN EZ-OHIKO AGENTZIA DA.
PARTE-HARTZE PERTSONALA
ARDATZA IZANIK,
ARGAZKILARIAK HIZKUNTZ
BERRIAK MIATZEN DITU ETA,
EXISTITZEKOTAN BETI SUBJEKTIBOA
DEN ERREALITATE BATEAN,
BEGIETARA IKUSEZINA
DENA ERAKUSTEN DU...
VOEMY EDOZEIN GAI ETA OPTIKA
EZBERDIN BATETIK HARTUA
IZATEA NAHI DUEN EDOZEIN
EREMUTARA IREKITA DAGO
ERREPORTAJEA ISTORIO BAKOITZEKO
MAMIA IGORTZEN DUEN DISKURTSO
KONTZEPTUAL ZEHATZ BATETIK
AURRERA ERAIKITZEN DA.
<VOEMY>
<BASO BIHOTZ>
<BAKARDADEAK>
<NEGUKO AMETSAK>
<OINUTSIK BIDEAN>
<ZEZEN LARRUAN>
<ITALIAKO ZIRKU HANDIA>
<INDUSTRIALDEA>
<BARNE BEGIRADAK>
<INTROSPEKZIOA>
<PRIMIUM VIVIRE>
<JATORRIAK>
<SASOIKAKOAK>
<PRINTZE TXIKIA>
<BIZI ETA HIL>
<OSTARGIA>
<ORIGO REI>
ITZULI
<VOEMY>
ITZULI
<BASO BIHOTZ>
ITZULI
<BAKARDADEAK>
ITZULI
<NEGUKO AMETSAK>
ITZULI
<OINUTSIK BIDEAN>
ITZULI
<ZEZEN LARRUAN>
ITZULI
<ITALIAKO ZIRKU HANDIA>
ITZULI
<INDUSTRIALDEA>
ITZULI
<BARNE BEGIRADAK>
ITZULI
<INTROSPEKZIOA>
ITZULI
<PRIMIUM VIVIRE>
ITZULI
<JATORRIAK>
ITZULI
<SASOIKAKOAK>
ITZULI
<PRINTZE TXIKIA>
ITZULI
<BIZI ETA HIL>
ITZULI
<OSTARGIA>
ITZULI
<ORIGO REI>
VOEMY FACTORY



INNOBAK
Beurko Viejo, 3 - Pab. 38
48902 - Barakaldo
(Bizkaia) SPAIN


Tfnoak.: Adok +34 688 696 127
Santi +34 669 147 219

E-mail: factory@voemy.com

[GERO ETA
GEHIAGO ITXI
ORDUAN ETA HOBETO
IKUSTEN DUTE
NIRE BEGIEK]